JOLASA

viernes, 29 de febrero de 2008

PELLO AÑORGA GUREKIN

Pasa den ostegunean Pello Añorga gure ikastetxera etorri zen 2.mailako umeekin egoteko. Oso arratsalde zoragarria pasatu genuen bere ipuinekin eta berarekin,oso giro polita lortu zuen bere abestiekin, ipuinekin eta batez ere umeekin egin zituen hitz-jolasekin.Hurrengora arte Pello!

miércoles, 13 de febrero de 2008

INAHUTERIAK

PELLO AÑORGA

Berehala Pello Añorga gure ikastetxera etorriko da, hona hemen beraren datu batzuk hobeto ezagutzeko. Agur eta zintzo portatu tximistak!
Biografia - Kurrikuluma
Oiartzun, 1956.

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...
Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri, batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta.

Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du eta batez ere ipuin kontaketari buruz ikastaroak ematen.

Idazle modura, haur literatura landu du: ipuina, batik bat, poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Bibliografia

2004.Ahulerio (Elkar)
2005.Ez dut irakurri nahi (Aizkorri )
2007.Jenio gaiztoa (Aizkorri )

martes, 12 de febrero de 2008

Sestaoko inahuteriak

Image Hosted by ImageShack.us

Ostiralean inahuteriak heldu dira Sestaora eta haiekin batera Kueto eskolan mozorratu gara, ziklo bakoitzak ipuin baten pertsonaia aukeratu du eta mozorroa egin dugu ilusioz beterik. Gure ziklokook ( lehenengo zikloa ) ur tantatxoz mozorratu gara eta Sestaoko kaletik joan gara gora eta behera musikarekin batera poz-pozik. Kalejiran oso ondo pasatu dugu eta jende askok agurtu gaitu baita Sestaoko alkateak ere.
Ikastetxera itzuli ondoren bapo jarri gara gurasoek egindako txokolatearekin eta guztiz.
Hori egun polita!