JOLASA

martes, 20 de mayo de 2008

MUSEOAN

Pasa den ostiralean kuetoko bigarren mailako guztiok Arte Ederretako Museora joan ginen metroz. Hor lau koadro, haien artean oso ezberdinak zirenak, aztertu genituen. Gero La casilda parkean urmaelean dauden ahateak, antzarak... ikusi genituen eta baita ondoan dagoen aintzinako tiobiboa ere. A ze polita! Ume guztiak igo nahi zuten! Azkenean Guggemheim museora hurbildu ginen eta hor Puppy, armiarma eta noski museoa kanpotik ikusten egon ginen.Dena ikusi eta gero hor dagoen parkean jan genuen eta jolasten egon ginen. Ez baduzue hor dauden kolunpioak ezagutzen,zoazte ezagutzera! primerakoak direlako. Sestaora tranbiaz eta metroz itzuli ginen. Egun zoragarria pasatu genuen eta umeak oso ondo portatu ziren.Txalo bero bat haientzat merezi dutelako.

domingo, 11 de mayo de 2008

Goti

Gogoratzen duzue Goti? Asteburu honetan etorri da Sestaora Ermintxurekin egoteko eta utzi du bere ipuina Kuetoko neska-mutilak irakurtzeko. Ondo pasa!